eu | es  

Oinarrizko zainketak

  1. Zergatik desmakillatu behar dugu aurpegia egunero?
  2. Nola aplikatu beharko nuke produktua?
  3. Tonikoa eman beharko nuke?
  4. Zer egin azala ondo hidratatuta mantentzeko?
  5. Onuragarria al da esfoliatzaile bat erabiltzea?
  6. Nola aplikatu behar dut krema antizelulitikoa?
  7. Nola hobetu dezaket nire hanketako zirkulazioa?
  8. Seruma eman beharko nuke?
  9. Nola hobetu dezaket begi-ingurua?
  10. Zer egin dezakegu ezpainak hidratatuak mantentzeko?
  11. Beharrezkoa da tratamendua noiz-behinka aldatzea?
  12. Noiz komeni zait aurpegiko tratamendu bat egitea?.



1. Zergatik desmakillatu behar dugu aurpegia egunero?

Nahiz eta makillatuta ez egon, azalak kanpoko toxinak (hautsa, kutsadura, ...) jasotzen ditu eta barneko toxinak (izerdia, koipea, lehortzen diren zelulak, ...) sortzen ditu; azalaren oxigenazio ona mantendu nahi badugu, aurpegia garbitu beharko dugu; makillatu gabe egonda ere bai. Pauso hau, kirola egin eta gero, gure eguneroko lanaren ondoren, gaua igaro ostean edo orokorrean, gauero beteko genuke. Honela, geroago ematen dugun edozein kremak bere eraginkortasuna handituko du, eta maila sakonetara haren xurgatzea erraztuko du.

Igo

2. Nola aplikatu beharko nuke produktua?

Azala oso sentibera bada, produktua zuzenean emango dugu eta hatzekin leunki masajea emango dugu, disko desmakillatzaile leunez produktua erretiratuz. Begi-inguruarekin gauza bera egingo genuke. Azal koipetsu edo akneikoetan, T zonaldean (kopeta, sudurra, kokotsa) gel garbitzaile bat leunki emango genuke masajea emanez eta aurpegi guztia ur ugariz aklaratuz ondoren. Azal arruntetan, esne garbitzailea emango genuke masajea zirkuluetan eman ondoren eta ur ugariarekin erretiratuko genuke. Eta azal lehorren kasuan, urarekin ondo aklaratu beharko dugu masaje sakon baten ondoren, gure helburua, zirkulazioa aktibatzea izango delako, gure zimurrak tratatzeko produktuekin jarraitu dezagun.

Igo

3. Tonikoa eman beharko nuke?

Eguneroko azaleko garbiketa prozesua bi fasetan sailka dezakegu:

  1. Eliminazio fasea (gela edo esne garbitzailearen bitartez).

  2. Prestaketa eta oreka fasea (azal mota bakoitzari dagokion tonikoa aukeratuz).

Tonikoak, azala busti, leundu eta freskatzen du eta erosotasuna ematen dio. Honen ondoren gure azala edozein tratamendurako prest utziko dugu, iragazkorrago den azala lortuko dugulako.

Igo

4. Zer egin azala ondo hidratatuta mantentzeko?

Azala egunero hidratatzea garrantzitsua da. Aurpegiaren kasuan, azal mota bakoitzari dagokion tratamendua erabiliko dugu eta gorputzean emateko, denboraz larri baldin bagabiltza eta krema barneratzea kostatzen bazaigu, oso era errazean baina egunero egingo dugu. Dutxatik atera gabe, oraindik bustita gaudenean poroak irekita ditugunez, krema edo olio kantitate minimo bat sakabanatuko dugu gure azal bustiarekin nahastuz. Masajea gorantz aplikatuko dugu, zirkulazioaren norabidean gorputzeko atal guztiak hidratatuz (hankak, ipur-masailak, gerria, bizkarra, besoak, bularrak). Azalak oso era azkarrean xurgatuko du produktua eta jantzi ahal izateko prest egongo gara.

Igo

5. Onuragarria al da esfoliatzaile bat erabiltzea?

Krema edo gel esfoliatzaile batek azala leheneratzen laguntzen du eta eragin oxigenagarri eta garbitzailea du. Ez da inoiz azal fin eta ultrasentiberetan jarri behar eta ez dugu inoiz erabili behar eguneroko eran, baizik eta tratamendu bat noizean behin eman behar denean. Azalaren beharrak zein diren balioetsi behar da beti, izan ere batzuetan produktuaren erabilera ez da astero egin behar eta. Bere erabilera egokia da azala oxigenatu gabe, estalia edo desbitalizaturik dagoenean, puntu beltzak azaltzen direnean... baita beste zenbait kasu zehatzetan ere. Ez da inoiz begi-inguruan eman behar eta zenbait kasutan produktua modu mugatuan (kopetan, sudurrean edo kokotsean) eman behar da gainerako aurpegia sentikor ez bihurtzearren.

Igo

6. Nola aplikatu behar dut krema antizelulitikoa?

Zelulitisaren kontrako tratamenduak erantzun ona izan dezan ezinbestekoa da zirkulazioa aktibatzea eta egunero behin krema antizelulitikoa aplikatzea. Zelulitisaren kontrako krema dutxaren ondoren eman dezakegu (zurrustek zirkulazioa aktibatzen dute eta poroak irekitzen dituzte), baita zona eskuz edo arrabol irristagarri batez masajeatu ondoren ere. Bere aplikazioa masajearen ondokoa izan behar du beti, zona aktibatu ondoren eta goranzko mugimenduekin beti bere erabateko xurgatzeraino iritsi arte. Eta pertsona bakoitzaren beharraren arabera kasu bakoitzari dagokion krema emango diogu (krema erreduktorea, drainatzailea, lipolitikoa, etab.).

Igo

7. Nola hobetu dezaket nire hanketako zirkulazioa?

Oso garrantzitsua da zirkulazioa gelditzen ez duen jarrera zuzena beti mantentzea (hankak ez gurutzatuz, eserleku egokia erabiliz, ...) eta tarteka hankak mugitzea edo paseo on bat ematea. Arropa estuegia janzten badugu, okerrera egingo du eta elikadura zaintzen badugu, lagungarria egingo zaigu. Tentsioa arintzeko ur-zurrust hotz eta beroen kontrasteen bitartez, hanketako nekea hobetu dezakegu eta hanketarako bereziak diren gel hotzak erabiliz ere mesedea egingo digu, gure hankak kuxin batzuen gainean deskantsatzen ditugun bitartean. Hala ere drainatze linfatikoa beti izango da oso lagungarri, zirkulazioaz aparte organismoa garbitzen lagunduko digulako.

Igo

8. Seruma eman beharko nuke?

Azala orekan mantentzen denean krema baten erabilera nahikoa izango litzateke, azalaren kanpoko funtzioak beteko dituelako eta barruko funtzioak azalak berak eragingo dituelako. Baina faktore gehiago dira kontutan hartu behar ditugunak (adina, elikadura, tabakoa, estresa, medikazioa, ...) eta hauen ondorioz, azalak oreka galdu dezake eta azaleko geruzak berritzeko indarrik eta energiarik gabe gelditu daiteke. Horregatik, beharrezkoa izaten da beti azterketa baten ondoren azalak eskatzen duena baloratzea, ez faltan eta ez soberan utzi gabe. Serumak, kremak baino kontzentratuagoak dira eta beren funtzioa azalaren barruan betetzen dute, oreka bila joanez eta koipea, gorritasunak, zimur sakonak, ... erregulatzen dituzte.

Igo

9. Nola hobetu dezaket begi-ingurua?

Begi-ingurua aurpegiko gainerako atalak baino sentiberagoa da eta kontu handiz tratatu beharko dugu. Masajearen bitartez, drainatu, berpiztu eta haren elastikotasuna hobetu dezakegu. Begi-txokorantz (lagrimalerantz) zirkulu erako masajea eginez, bista nekea, poltsak eta betzuloak ditugunean, begirada drainatzen, garbitzen lagunduko du eta kanpoko muturrerantz zirkuluak eginez gero,begi-ertzeko zimurrei elastikotasuna eman eta suspertzen lagunduko du. Zirkuluak, behatz erakuslearekin, edo begitarako errodilo mugikor baten bitartez lantzen dira, krema kantitate txikia zabaldu eta gero, begiko zonalde osoan zehar barreiatuz. Beti, hoberen egokitzen zaigun begi-inguruko krema aukeratuko dugu.

Igo

10. Zer egin dezakegu ezpainak hidratatuak mantentzeko?

Ezpainak lehor-lehor ditugunean, txistuarekin bustitzen baditugu, kontrako eragina lortuko dugu, listuak berak bakteriak hiltzeko gai astringente asko dituelako. Hidratazio egokiena lortzeko, formula desberdinak ditugu. Kakaoaren kasuan, haren oinarrizko funtzioa babesa da baina bakarrik gaineko geruzetan eta ez ditu azal barneko beharrak asetuko. Horregatik kakaoak jende gaztearentzat saltzen dira eta adin batetik aurrera tratamendu bat beharko dugu, adibidez, azido hialuronikoz osaturik diren ezpainetakoak erabiliz. Azido hialuronikoak, uraren irteera oztopatzen du, ur molekulen arteko funtzioa mantenduz barneko geruzetan. Hidratatu itzazu ezpainak behar duzun beste eta hortzetako garbiketaren ondoren, orearen ondorioz asko lehortzen direlako.

Igo

11. Beharrezkoa da tratamendua noiz-behinka aldatzea?

Azala berpiztu edo indarberritu nahi badugu, era guztietako elikagaiak jaso beharko ditu formula desberdinen bitartez. Baina dena ezin izango dugu urrats berdinean bete eta azterketa baten ondoren, pauso desberdinen ordena zein den baloratu beharko da, azala estimulatu, zuzendu eta oreka dezagun. Horregatik, kasu batzuetan, krema berarekin jarraitu beharko dugu eta beste batzuetan, aldiz, tratamenduaren hurrengo fasearekin jarraitzeko, beste krema desberdin batzuk erabili beharko ditugu.

Igo

12. Noiz komeni zait aurpegiko tratamendu bat egitea?.

Aurpegiko tratamendu batek azala, hidratatzen, elikatzen, zuzentzen, konpontzen, dentso bilakatzen, gaztetzen, argitzen, gorritasunak baretzen... ditu, eta azalak barneko eta kanpoko aldaketak jasaten ditu, daramagun aldartearen, bizi-kalitatearen (elikaduraren, loaren, kirolaren, medikazioaren, ...) arabera, baita gure oinarrizko ardurei ematen diegun garrantziaren arabera. Horregatik noizean behin pertsonalizatutako tratamendua beharrezkoa da gure itxura hobetu nahi badugu. Beharra desberdina da kasu bakoitzean eta pertsonalizatutako tratamenduak daude maiz egiten diren kasu zehatz askotarako, baina gomendagarria, urtean 3 aurpegiko tratamendu gutxienez betetzea izango litzateke.

Igo


KOLORE estetika zentroa - © 2012-2017